Korrika Txikia-ko Erreportaia

IMG_2732b

Euskaldun eta euskaltze guztiok osatzen dugu Euskal Herria, Euskararen Herria. Eta horixe aldarrikatu nahi dugu: guztion artean, auzolanean eta elkarlanean, lortu ahal dugula euskaraz biziko den herria, herri honek auzolanean eta elkarlanean lorpen handiak egin ditu eta.

Eta nahia ahala da. Ahalmen pertsonala eta kolektiboa:

  • Dakienak erabiltzeko eta ez dakienak ikasteko.
  • Ikasteko eta erabiltzeko eskubidea bermatzeko.
  • Euskaltegiak ikaslez betetzeko.
  • Euskal kultura hedatzeko.

Hauxe da bide berriaren abiapuntua. Gutako bakoitzaren eta gu guztion nahiak eta ahalak, auzolanak eta elkarganak eragingo baitu Euskal Herria, benetan, Euskararen Herria izatea.

EUSKALAHALDUNDU GAITEZEN.

Gure haurrak asko gozatu dira korrika eginten eta aurten erabilitako goiburuak hauek izan dira:

TIPI-TAPA, TIPI-TAPA.  KORRIKA!
HEMEN GAUDE EUSKARAREN ALDE!
EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU!
HAUR ETA GAZTE EUSKARAREN ALDE!
HATOR, HATOR, HATOR KORRIKA BADATOR!
KORRIKA TXIKIA, JAIA ETA IRRIA!
AIETEN ERE EUSKARAREN ALDE!
GAU ETA EGUN  EUSKARA BETI LAGUN!

Aiete Ikastetxea

Eta hona HEMEN ARGAZKIAK

Eta HEMEN BIDEOA.

Eskerrik asko antolatzaile, langile, irakasle, ikasle eta guraso guztiei.

(Argazki eta bideoa: Susana Mayor)

 

Post comment

You must be logged in to post a comment.

© 2018 Aiete Ikastetxea Centro de Enseñanza Público