Halloween!!!!!!

Urtero bezala, aurten ere gure umeak ilusioz beterik mozorrotu dira Halloween ospatzeko, urriaren 30ean, egun bero batean.

Alde batetik, ikastetxeko hiru amek (Krista, Amaiaren ama; Thecla, Dylanen ama eta Alison, Urko eta Iñakiren ama) Haur Hezkuntzako umeei ondo pasa arazi zieten “Meg and Mog” ipuinaren antzezpenarekin, ingeleseko abestiekin eta jolas dibertigarri batekin.

Bitartean, MariAsunek ingelerako irakasleak beste irakasle batzuk lagunduta, “Apple bobbing” jolas tradizionala antolatu zuen jolastokian Lehen Hezkuntzako ikasleentzat.

Ospakizun honi amaiera emateko, LH5/6ko ikasleek dantza moderno bat antzeztu zuten, beraiek asmatuta Leire musikako irakaslearen laguntzarekin. Ondoren, gozokiak banatu ziren

“Trick or treat” tipikoak agintzen duen bezala.

Ekimen honen bidez beste kultura batzuk ezagutarazi nahi zaie umeei, anglosaxoia kasu honetan, eta ingelerako ezagutzak era hezigarri eta dibertigarri batean indartu.

Post comment

You must be logged in to post a comment.

© 2018 Aiete Ikastetxea Centro de Enseñanza Público