The following articles were authored by itxaso

Iritsi dira Artikutzako Argazkiak!

Martxoan Ines eta Ainhoari esker Artikutzara txangoa egin genuen. Irteerara jende asko apuntatu zen eta herrirainoko jeitsiera nahiko azkarra izan zen, nahiz eta txikienak pixkat mantxoago joan. Herrira iritsi eta geldialdiarekin batera bazkaltzeko aukera izan genuen eta sagardo pixkat ere dastatu genuen. Haurrak jolasten gustora aritu ziren eta bero handia egiten zuenez, ibaian freskaldi bat hartzeko aukera ere izan zuten. Eskerrikasko denei! hemen dituzue irtenaldiko zenbait argazki. Zuek ere gehiago badituzue eta partekatu nahi badituzue, bidali helbide honetara: berriak@aieteikastetxea.org

El Marzo pasado organizamos una excursión a Artikutza, gracias Inés y Ainhoa. La idea tuvo muy buena acogida y el día fue espectacular.  La bajada hasta el pueblo fue bastante rápida, aunque los más pequeños se quedaron un poco rezagados.  En el pueblo el merecido descanso y bocata, bueno incluso sidra fresquita!. Los niños no pararon de jugar, y con el calor que hizo no dudamos en remojarnos un poco en el rio. Gracias a todos!  Aquí podréis ver unas cuantas fotos de la excursión. Si queréis añadir alguna más podéis enviarla a berriak@aieteikastetxea.org.

 

Uhaina hh4-hh5 gelakoei ipunak irakurtzen


Nuur, Kima eta Lunaren ama, aste Santuko oporrak aurretik, eskolaraetorri zitzaigun.
Bertan, Satorren ipuin zoragarri bat eta Kezkamuxelaren beste ipuin zirraragarri bat irakurri zituen.
Hemen jarraiean ikus ditzazkezue argazkiak.
Mª Asun

Astoak Ja Ja Ja!!!

Txikienak, ANIMALIAK gaia lantzen ari garenez, ” ASTOAK JA JA JA” abestia ikasi dute. Ondo ikasi dute benetan, ikusi ahal izango duzuen bezala.hh2-ko andereñoak

Olatz

Liburuaren egun eleanitza

Apirilaren 23a, Nazioarteko Liburuaren Eguna zenez, ikastetxean, irakurzaletasunarekin zerikusia zuten zenbait ekintza antolatu ziren.Egunean zehar ipuin kontaketa saio ezberdinak antolatu ziren eta hauek hizkuntza ezberdinetan izan ziren. Uhainak (Nuur eta Kimaren amak) euskaraz, Matxunek (Lucia, Juan eta Anaren amonak) gazteleraz; Kristak (Amaiaren amak) Bretainiar ingeleran; Alexek (Teoren aitak) katalanez; Ainhoak (Nikoren amak) alemanez eta azkenik, Nicolek (Teoren aman) Ipar Amerikar ingeleraz. Ikasle guztiek oso ondo pasa zuten jarraian ikus ditzakezuen ipuin desberdinak entzunez.
Egunari amaiera emateko, arratsaldeko lauretatik aurrera, ikastetxeko ateak zabaldu zituzten eta familiakideak ikastetxeko liburutegia ezagun zezaten eta bertan dagoen liburu eskaintza ikus zezaten gonbidapena egin zen. Honelako ekimenekin haurrengan irakurzaletasuna sustatu eta geroz eta teknologia berrietara begiratzen duen gizartearen liburuzaletasuna handitzea espero da.

 

Itsasoa etxe barruan de Harkaitz Cano y Mikel Valverde

Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa de Werner Holzwarth y Wolf Erlbruch

¿No duermes osito? de Martin Waddell



Un Tesoro para Compartir de Chris Conover



Zog de Julia Donaldson y Axel Scheffler

Teo en a la Granja de Violeta Denou


Wie man sich vor Räuber schützt de Dimiter Inkiow.

The Very Hungry Caterpillar de Eric Carle

Krista

Ikastea

Gure web orrian lotura berri bat jarri dugu, loturak dauden atalean. Ikasle, guraso zein irakasleei bideratutako hezkuntzari buruzkoa da hau.
http://www.ikastea.hezkuntza.net/web/guest;jsessionid=001F33840862F74DF881F6EE70244365.liferay_educa_ikastea_121

ASTE SANTUAN ONDO PASA NAHI DUZU?


Tximeletako Huartxokoak 2 urteetatik LH3 bitarteko neska-mutil guztiek primeran pasatzeko aproposak dira.
Apiral 2,3,4,10,11,12 eta 13ean goizeko 9:00etatik 13:30etara egongo gara jolasean! Haurtxoko hauetan jarduera ludikoak, kirol jarduerak, irteerak, tailerrak … antolatuko dira.
Izena emateko aukera gomendatua: interneten bidez.
Sartu Tximeletako web orrialdean  eta sartu jartzen duen tokiak klik egin (www.clubtximeleta.com).
“Solicitud/eskaera”  ipintzen duen tokian klikatu, datuak bete eta 24ordutan pasahitza eta kodea bidaliko zaizue, momentu horretan nahi duzuen kurtsoan apunta zaitezke:
Beste aukera batzuk:  
Ikastolako idazkaritzan zure datu guztiekin orri bat entregatu.
udalekuak@clubtximeleta.com
Telefonoz: 943 11 63 42
Apuntatzeko epea Martxoak 23ean bukatuko da.
ANIMA ZAITEZ!

Hitzaldi hezitzaileak


Guraso maiteak, dagoeneko prest ditugu hurrengo lau hitzaldi hezitzaileak, aukeratzean izan duzuen partaidetzari esker:
-Autoestimua
-Diziplina onuragarria
-Zoriontsu hazi
-Haurtzaroko beldurrak
Lehenengo hitzaldia datorren asteazkenean, martxoak 7, izango da 17:30ean. Gurasoen Elkarteak haurtzaindegi zerbitzua antolatuko du hala eskatzen dutenentzat.

Jangelako menua online

Jangelan duten hilabete menua online ikus dezakezue. Agendan informazio hau eguneratua mantenduko dugu.
Agenda > Eskolako menua.

Udaberrirako proposamena

Errezeta bat daukagu beldurrak uxatzeko!

MATXUN ETORRI ZEN OTSAILAREN 7an BELDURREZKO IPUIN BATZUK
IRAKURTZERA. NAHIZ ETA BELDURRA PASA , MARRRAZKI DIBERTIGARRIAK
MARGOTZEKO AUKERA ERE IZAN GENUEN. BERRIRO ERE, NAHI DUENEAN ETOR
DAITEKE. EZ AHAZTU BELDURRAK UXATZEKO ERREZETA!!!