Guraso Elkartea

ZER DA IKASLEEN GURASO ELKARTEA?

Ikastetxeko ikasle eta gurasoen eskubideak babesten dituen elkartea da. Horretarako Gipuzkoako guraso elkarteen federazioaren eta BAIKARAren babesa eta aholkularitza jasotzen dugu.

ELKARTEAREN FUNTZIONAMENDUA

Guraso elkarteak ikasleen heziketa osatzen laguntzeko jarduerak kudeatzen ditu, baita familia bakoitzaren antolamendua errezten duten zerbitzuak eskaini ere. Bazkide orok bere ideiak eta beharrak azal ditzake

Elkartearen antolaketa honako hau da:

* batzorde orokorra: guraso guztiek osatua. urtean bi aldiz bildu ohi da.

* zuzendaritza taldea: gurasoak ordezkatuz 4 ordezkarik osatzen dute (presidentea, idazkaria, diruzaina eta bozeramaile bat) .

* lan batzordeak (partaide bat edo gehiagok osatua):

– haurtzaindegi batzordea.

– jai batzordea.

– eskolaz kanpoko jardueren batzordea.

– marketing eta komunikazio batzordea.

– dirulaguntza batzordea.

– gurasoen formazio batzordea.

– eskola kirola batzordea.

Lan batzorde hauek, zuzendaritza taldeaz aparte, guraso elkarteko partaide guztiei irekita daude. Bestalde, lan batzorde bakoitzak bozeramaile bat izateaz gain, partaide ugari izan ditzake.

Gainera, zenbait batzorde denbora mugatu baterako izan ohi dira, adibidez, ikasturte amaierako festa antolatzen duena.

Zuzendaritza taldeko partaideak batzarrean aukeratuan izaten dira eta honako betebeharrak dituzte:

Zuzendaria: elkartearen ordezkaria da arlo juridikoan eta ez-juridikoan. zuzendaritza bilerak eta batzarrak deitu eta gidatzen ditu.

Zuzendariordea: zuzendaria ordezkatzen du gaixotasuna edo azaldu ezin duenean.

Idazkaria: liburu ofizialak zaintzea eta eta bilera eta batzarretako akta egiteaz arduratzen da.

Diruzaina: elkartearen finantziaketaz eta urteko aurrekontuaz arduratzen da.

Bozeramaileak: zuzendaritza taldeak emandako zereginak betetzeaz arduratzen dira.

 

Kargu bakoitza 2 urterako da eta boluntariorik ezean zozketa bidez aukeratuko dira.


¿QUÉ FUNCIÓN TIENE LA AMPA?

Hauek dira Guraso elkartearen funtzio garrantzitsuenak:

Guraso elkarteak goizeko eta arratsaldeko haurtzaindegia antolatzen du, baita eskaintzen diren bilera eta hitzaldi ezberdinetarako zaintzak ere.

Goizeko haurtzaindegiaren ordutegia  8:00etatik 9:00etara da.

Informazio gehiago web orrialdean. (www.aieteikastetxea.org) 

Guraso Elkarteko partaide diren ikastetxeko ikasleek soilik har dezakete parte eskolaz kanpoko jardueretan.

Guraso Elkarteak jasotze duen dirusarreren %20a Eusko Jaurlaritzaren beka jaso eta eskolaz kanpoko jardueraren bat egiten duten ikasleei eskaintzen die. Dirulaguntza hau ikastetxearen bidez eskatzen da eta ikasturte amaieran jasotzen da.

Informazio guztia web orrialdean: http://www.aieteikastetxea.org/es/servicios/extrescolares/

Guraso elkarteak kurtsoak antolatzen ditu gurasoentzako.

Hitzaldiak irauten duen bitartean haurtzaindegi zerbitzua eskaintzen da guraso elkarteak, seme-alaben zaintzarako.

Informazio gehiago web orrialdean.

Guraso Elkarteak jasotze duen dirusarreren %20a Eusko Jaurlaritzaren beka jaso eta eskolaz kanpoko jardueraren bat egiten duten ikasleei eskaintzen die. Dirulaguntza hau ikastetxearen bidez eskatzen da eta ikasturte amaieran jasotzen da.

kastetxeak web orri bat du, Guraso Elkarteak sortua eta ikastetxearen partehartzearekin, www.aieteikastetxea.org. Bertan ikasleek ikasturtean zehar egiten dituzten jarduerak ezagutarazten dira: tailerrak, irteerak, bisitak…

Web orria bizirik mantentzeko boluntarioak behar ditugu, ikasmaila ezberdinetako jardueren argazki, bideo eta testuak eskainiko dituztenak. Kontaktuan jartzeko berriak@aieteikastetxea.org bidez egin dezakezue.

Facebook  orria ere bada ikastetxean. Bertan informazio ezberdina elkarbanatu dezakezue.

Guraso elkarteak ospakizun ezberdinak antolatzen ditu ikasturtean zehar:

– Gabonetako txokolatada.

– Ikasturte amaierako merendola eta eta jolasak.

– Eskolaz kanpoko jardueren erakusketak.

– Ikasturte amaierako ibilaldia.

– Ikastetxeko tanborrada antolatzen hasiak gara.

– Ikasturteko argazkia.

– ….

Igande bat hilean mendirako irteera bat antolatzen da. 

Guraso elkartrak proposamen ezberdinak eman nahi ditu patioaren funtzionamendu eta espazioaren erabilera egokiagoa egiteko.

Guraso elkarteak urtero biltzen da jangelako arduradunekin. 

KUOTA

Guraso elkarteak iturri ezberdinetatik jasotzen du jarduera eta zerbitzu ezberdinak antolatzeko dirua:   bazkideen kuota, eta udaletxearen eta Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza.

Kuota hau 50 euro/urteko eta famioliako izan hoi da eta 3 ordainketetan banatzen da ikasturtean zehar. Helbideratutako ordainketa egiten da, familia bakoitzak ikastetxeari eskaini zaion  kontu korrontea erabiliz. Zuen emaila ere jasoko degu IGEko berrien jakinarean gainean izateko.

Guraso Elkartearen partaide izanik, GE-ak familiaren kontaktu-datuak izateko baimena izango du. Datu hauek ikastetxeak berak pasako dizkigu. Eskolaz kanpoko jardueretako irakasleek ere izan ahalko dituzte datuok, familiekin harreman zuzen eta egoki bat ahalbidetzeko helburuaz. 

Beraz, gurasook gara elkartea mantentzen dugunak. Familiaren batek kuota hau ordaindu nahi/ezin badu, web orrian dagoen oharra bete eta entrega ezazue ikastetxean, ordainketaren ezezkoa adieraziz. Irailak 30a baino lehen. 

GURASOEN ELKARTEAN EZ DET PARTE HARTU NAHI

Ikastetxea nahiko berria, polita eta osatua dugu eta ezaugarri berezi batzuk identifikatzen gaituzte: ikasle gutxi, talde txikiak eta adin ezberdinetakoak, guraso eta irakasleen arteko harreman hurbila… Ikastetxeak eskaintzen dituen abantailak aprobetxatzera eta bertan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

ETA AZKENIK, GUZTIAK ONGI FUNTZIONATZEKO ZURE LAGUNTZA BEHAR DUGU, JARDUERA TXIKIETARAKO BADA ERE. GURE SEME-ALABEN ONURARAKO IZANGO DA. ESKERRIK ASKO.

 

En la sección de contacto de la web están todos los emails de contacto. 

Comments are closed.

© 2016 Aiete Ikastetxea Centro de Enseñanza Público