Metodología de trabajo eus

GURE LANA EGITEKO MODUA:

Ikasleen garapenean laguntzeko eta Oinarrizko konpetentziak garatzeko ikaskuntza –irakaskuntza prozesuari buruzko ikuspegi konstruktibistan oinarritzen gara.

Ikasleengan, hausnarketa sustatuko da, norbere ikasketa prozesuaz ohartarazteko eta pentsamendu kritikoa eta autonomia bultzatzeko.

Ikasketak esanguratsuak, iraunkorrak eta funtzionalak izan daitezen, ikasketa testuinguruak ikasleak bizi duen eguneroko errealitatearekin lotura izatea garrantzizkoa denez, eskolak planteatzen dituen jardueretarako gertuko ingurua, eguneroko egoerak, familiak eta profesionalak… kontuan hartuko ditugu.

Ikasgelako jarduera didaktikoak modu anitzetara antolatuko dira, hauen artean, lan proiektuak lehentasunezkoak izango direlarik, beti ere, ikasleak izango dira oinarri eta beren parte hartze aktiboa bultzatuko da. Baliabide materialen artean, besteak beste, informazio eta komunikazio teknologia berriak oinarrizkoak izango dira eta jarduera didaktikoetan integratuko ditugu.

Horretarako ikasleen ezaugarriak, garapen maila, beharrak, adina, ikasteko moduak, interesak, motibazioak…kontuan hartuko ditugu, esan bezala, ikaskuntza aktiboa eta esanguratsua izan dadin.

Bi hizkuntza ofizialak eta atzerriko hizkuntza bat landuko dira, hau da, euskara, gaztelania eta ingeles, bakoitzak dituen berezitasun eta ezaugarriak dagokion hizkuntzarekin lotuko dira, komunak diren alderdiak era bateratuan tratatuko dira eta beste arlo batzuetako ikasketak egiteko tresna bezala ere erabiliko dira.

Zereginaren arabera taldekatze mota ezberdinak eratuko ditugu, elkarlana izango delarik hauen oinarria. Edozein delarik taldekatzeko modua ere, ikasleen arteko aniztasuna, ezberdintasunak (adina, kultura, sexu, hizkuntza, ikasteko era….) taldea aberasteko alderdi bezala ikusten dugu, denok baitugu zerbait erakusteko eta nola ez ikasteko.

Hau guztia aurrera eraman ahal izateko, eguneroko praktikaren hausnarketan eta balorazioan oinarritutako, irakasleen arteko elkarlana sustatuko da, ezinbestekoa den familien laguntza bilatu zeta bideratuz.

Ebaluazioa ikas-irakas prozesuaren barneko alderdi bezala ikusten dugu eta ikasleen emaitzak ezagutzeko baliagarria izateaz gain, prozesua nola doan baloratzeko ere tresna garrantzitsua izango da, hau da, lantzen diren edukiak, metodologia, elkarreraginak, denborak…, horrela beharrezkoak ikusten diren aldaketak egitea ahalbideratuko delarik.

  1. Ikaslearen hausnarketa eta pentsamendu kritikoa lehenetsi.

Hausnarketa egiten duen ikasleak, ezagutza berriak dakizkin beste ezagutzekin erlazionatuko ditu eta pentsamendua ekintza bihurtuko du.

Beraz, helburua ez da ikastea soilik, baizik eta ikasten duena egoera desberdinetan aplikatzen jakitea.

  1. Ikasketen testuinguruaren garrantzia .

Errealitatearekin lotura duten ikasketak esanguratsuagoak dira eta ikaslearengan iraunkorragoak. Beraz, garrantzi handia ematen diogu

Ikasleak bizi duten eguneroko errealitatearekin ikasketak lotura izatea, gertu duten inguruarekin lotzea (gizartea, natura, kultura…), ikasleen esperientzia ikasketa-irakaskuntza prozesuan txertatzea, inguruan ditugun familia eta profesionalen ikasteko aukerak erabiltzea…

  1. Estrategi metodologia anitzen erabilpena

3.a. Lan proiektuak bultzatu

Lan egiteko era honek ikaslearen autonomia bultzatuko du eta ekintza izango du garapen ikaskuntza prozesuaren ardatza eta motorea.

Ikaslearen motibazio eta interesak kontutan izanik gai aukeraketa eta proposamenetan, ikasleak duen ikuspegiarekiko jarrera irekia , dakitenetik abiatu eta jakin nahi dutena aztertu, problema errealekin lotura duten egoerak planteatu, dokumentu iturrien bilaketa egin, lanaren antolaketa…hau da problemak identifikatu, hipotesiak planteatu, ikerketaren plangintza egin, problema ikertu- aplikatu eta orokortu beste egoera batzuetara.

Lan Proiektu barruan arlo guztiak lantzen dira,Hizkuntzak Hizkuntza Trataera Bateratuaren ildotik landuz.

3.b. Material eta errekurtso ezberdinak

Irakasle eta ikasleak talde lanean material eta baliabide anitzak sortu eta erabiliko ditugu. Errekurtsoen artean mediatekak (Ikastetxekoa / ingurukoak) eta informazio eta komunikazio teknologi berriak ikaskuntza – irakaskuntza prozesuan integratuko ditugu.

  1. Ikasleak norbere ikasketari buruz duen ezagutza sustatzea.

Garrantzi handia ematen diogu ikaslea irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan inplikatzeari, ikaslea bera ikasketaren motore aktiboa izan dadin eta ikasten ikasteko gaitasuna izan dezan.

5. Elkarlaguntza giroa eta taldekatze mota anitzak sustatzea.

Bai indibidualki, bikoteka, talde txikian, handian, adin desberdinen artean lan egin dezakegu, landu nahi dugun gaitasunen arabera, beti ere ikaslearen autoezagutza, autoestimua eta konfiantza indartuz eta ikasleen eta irakasle-ikasleen arteko parte-hartze,elkarlana eta errespetua bultzatuz.

Zenbait egoera eta jarduera ezberdinetan talde heterogeneoak izatea bilatuko dugu, aberasgarria izango baita ikaslearen garapen pertsonal eta sozialerako. Ez dugu ahaztu behar ,talde heterogeneoetan funtzionatzeko gaitasuna landu beharreko oinarrizko gaitasuna dugula (hiritartasuna).

6 Aniztasunaren trataera

Ikasle bakoitzaren garapen erritmoa eta ezaugarri ezberdinak onartu eta errespetatzen ditugu. Honetarako programazio eta proposamen irekiak eta malguak eskaintzen ditugu eta ikasle bakoitzaren behar pertsonaletara egokitzen gara.

Kulturartekotasuna. Gure kultura eta hizkuntza oinarri bezala hartuta beste kultura eta hizkuntza desberdinetara irekiak gaude eta integrazio prozesua errazten dugu.

7 Koordinazio metodologikoa eta didaktikoa.

Ikaskuntza-irakaskuntza prozesu hau aurrera eramateko estrategi metodologikoen koordinazioa eta talde lana ezinbestekoa da. Irakasleen artean adostutako eta konpartitutako irizpide metodologikoak sendoak izango dira koherentzi pedagogiko bat lortzeko. Gure lan egiteko era elkar hizketa eta eztabaidan oinarritzen da.

Era berean, irakaslearen papera gidari, dinamizatzaile, motibatzaile ,entzule, behatzaile jarrera duena,bitarteko papera duena (familia-eskola) izango da.

8 Ebaluazioa

Comments are closed.

© 2016 Aiete Ikastetxea Centro de Enseñanza Público