Proyecto educativo eus

XXl mendean kokatutako Aiete ikastetxearen lanaren ardatza, zalantzarik gabe, ikaslea bere osotasunean izango da.

Gaur egungo gizartean, gure ikasleak bizitza osoan zehar ikasten jarraitu dezaten beharrezkoak diren estrategiak eskuratzen lagunduko dion eskola nahi dugu. Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak ikuspegi eraikitzaile eta eraldatzailea izango duen eskola.

Eskola demokratikoa eta irekia eraiki nahi dugu.

Eskolako irakasle, familia, ikasle, beste langile, kanpoko erakundeak…partaidetza bultzatuz.

Elkarlanean oinarrituz, konpartituz, ekarpenak eginez eta jasoaz, errespetatuz, jarrera egokiak bultzatuz …

Aniztasuna alderdi aberasgarri bezala ulertuz:

  • Ikasle bakoitzaren garapen erritmo eta ezaugarri desberdinak onartuz eta errespetatuz.

  • Kulturartekotasuna: Gure kultura eta hizkuntza oinarri bezala hartuta, beste kultura eta hizkuntza desberdinetara irekiz eta integrazio-prozesua erraztuz. Beti ere giza eskubideak errespetatuz.

Ilusioan, lasaitasunean, konfidantzan, errespetuan, segurtasunean… oinarritutako giro baikorra sustatuz.

IKASLEA:

Bizitzarako beharrezkoak diren gaitasunak kontuan izanik, norbera bere izatetik eta ezaugarrietatik abiatuz,pixkanaka – pixkanaka, eraikitzen doan pertsona hezi nahi dugu.

Bere burua era positiboan hartzen duena: bere mugak eta ahalmenak ezagutuz, baliabideak lortuz, helburu berriak lortzeko, ekiteko eta hobetzeko.

Besteekin lan egiteko gauza dena: ekarpenak eginez, norberaren ideia eta iritziak modu egokian adieraziz eta besteenak errespetatuz eta baloratuz…

Gizartea gero eta hobea izan dadin balore hauetan oinarriturik jardungo duen pertsona hezi nahi dugu: begirunean, lankidetzan, solidaritatean, justizian,aniztasuna eta kulturartekotasunaren balorazioan.

Norberaren ikasketaren protagonista: bizitza osoan zehar irauten duen proiektu pertsonala, apurka – apurka, eraikitzen duena. Ikasten duena egoera berrietan aplikatzeko gai dena: era kritikoan, eraikitzailean, sortzailean eta arduratsuan.

ZER EGIN ETA NOLA EGIN HORI AHALBIDETZEKO?

Pertsonaren garapen integrala da gure xedea eta pertsona hauen garapena bultzatzea.

Kontutan izanik, lehen esan dugun bezala, gure xedea ikasleen garapen integrala lortzea dela (fisikoa, kognitiboa eta emozioanal-afektiboa) eta bizitzan zehar sortuko zaizkien betebehar ezberdinen aurrean beharrezkoak izango dituen baliabideak erabiltzen ikasten laguntzea modu etiko, autonomo eta arduratsuan, hori ahalbidetuko duen lan egiteko modua erabiliko dugu.

Gureak egin nahi ditugu dekretuan pedagogia-printzipioei buruz 10.artikuluak adierazten duena:

“ 1.- Hezkuntza-gaitasun orokorrak jaso behar ditu irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak, eta kontzeptuzko, prozedurazko eta jarrerazko edukiak biltzen dituzten oinarrizkoa gaitasunak lortzea izan behar du prozesu horren xedea.

2.- Lana proiektu osoen bidez eginez gero, erraztu egiten da oinarrizko gaitasunak ikasleei helarazteko bidea eta jakintza-arloen eta irakasgaien arteko diziplinartekotasuna.

3.- Ikastetxe-eredua hezkuntza-komunitatera eta, oro har, gizartera irekitzen ari dela, beharrezkoa da ebaluazioaren parte hartzea handitzea.

4.- Familiek eta irakasleriak parte-hartze eta inplikazio handia izan behar dute eskola-antolamenduan, eta indartu egin behar da irakasleen hezitzaile-izaera. Hala, bermatu egin behar da irakasleen hezitzaile izaera. Hala, bermatu egin behar da Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren arteko koordinazioa.”

Eta hauetaz gain, gure esku-hartze pedagogikoa beste ondorengo hauetan ere oinarritzen da:

  1. Aniztasunaren trataera. Ikasle bakoitzaren garapen erritmoa eta ezaugarri ezberdinak onartu eta errespetatzen ditugu. Honetarako programazio eta proposamen irekiak eta malguak eskaintzen ditugu eta ikasle bakoitzaren behar pertsonaletara egokitzen gara.

Kulturartekotasuna. Gure kultura eta hizkuntza oinarri bezala hartuta beste kultura eta hizkuntza desberdinetara irekiak gaude eta integrazio prozesua errazten dugu.

  1. Ikaskuntza esanguratsua. Ikaskuntza egoerak haurren interes eta beharretatik abiatzen dira.

Ikaskuntza aktiboa. Ekintza eta esperimentazioa abiapuntu hartuta haurrek bere nortasuna eta mundua eratzen du.

Ikaskuntza globala. Haurrek nahi duen errealitatera hurbiltzeko

Aprendizaje cooperativo para la diversidad.

En cuanto al proyecto ser refiere, y con la finalidad de mejorar la calidad de la educación de vuestros hijos y para garantizar la mejora de las misma , para el próximo curso vamos a presentar un proyecto de formación e innovación : ENSEÑANZA – APRENDIZAJE COOPERATIVO . Vemos que para desarrollar las capacidades y competencias de todos los niños , teniendo en cuenta la diversidad de los mismos, vemos que esta es la base adecuada para conseguirlo.

Leer más sobre este tema:Una experiencia de tutoría entre iguales, método de aprendizaje cooperativo para la diversidad.Ponencia de David Durán Profesor de enseñanza secundaria, profesor asociado del Departamento de Psicología de la Eduacación de la UAB y consultro de los Estudios de Psicolopedagogía de la UOC.

Comments are closed.

© 2016 Aiete Ikastetxea Centro de Enseñanza Público