Hanna´s School

Nortzuk gara.

Hana’s Schoolen, ingelesezko klaseak eta ikastaroak eskaintzen ditugu, adin eta maila guztietako pertsonentzako egokituak. Beste zentroetatik bereizten gaituzten bi ezaugarri ditugu: Tituludun eta ingeles jatorridun irakasleak ditugu, eta British Curriculum metodologia erabiltzen dugu.

British Curriculuma (EYFS, Early Years Foundation Stage), Ingalaterrako gobernuak sortutakoa da eta adin txikikoak jolas aktibitateen bidez ikas dezaten ahalbidetzen du. Metodologia honekin,

  1. a) haurrak beren buruari eta besteei dagokionez, ikuspegi positiboa garatzen,
  2. b) bere emozioak eta ideiak azaleratzen eta,
  3. c) aktibitate berriak probatzeko orduan konfiantza izaten

laguntzen diegu.

Hana’s Schoolen, murgiltze linguistiko osoan sinesten dugu. Horregatik ditugu jolas, abesti, irakurketa eta eskulan ugari, umeek ingelesa modu sortzaile eta motibagarri batetan ikas dezaten.

 

Programa.

Sormenean eta esperimentazioan oinarritutako ikaskuntza bideak proposatzen ditugu, parte hartzaileen maila eta adinera egokituta egongo direnak. Jolasaren bitartez eta emozioak eta zentzumenak aktibitate sortzaileen, jolasen, ipuinen eta beste hainbaten bidez estimulatuz, ikasleak ingelesaren munduan era natural batetan barneratuko dira, gramatika eta esamoldeak ikasiz. Murgiltze linguistikodun inguru batetan eroso sentitu daitezela litzateke helburua eta ingelesa, adierazteko eta harremanak izateko modu eder bezala senti dezatela.

 

Liburua.

Talde bakoitzak, aktibitateak osotzeko eta gramatika eta ortografia indartzeko, liburu bat edukiko du, parte hartzaileen adinera eta egingo diren frogen mailara egokituta egongo dena. Liburu hau, Europako hizkuntzen erreferentzi markoaren barruan aukeratuta izango da (A1, A2, B1, B2, C1, C2).

 

Frogak.

Hiru hilabete bakoitzeko azterketa bat egingo diogu maila bakoitzari ikaslearen aurrerapenak ebaluatzeko eta lengoaiaren erabilpenari dagokionez garatutako gaitasunak frogatzeko.

Para cualquier duda y más información, quedo a vuestra completa disposición.

Edozein zalantza izanik edo informazio gehiago beharrez gero, nire arreta osoa duzue:

Hana Pereira
Directora “Hana’s School Inglés”

hana@hanas-school.com
(+34) 644 360 250
Paseo de Los Arbustos s/n,
20009 Donostia-San Sebastián
www.hanas-school.com

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Los alumnos interesados por favor completar el siguiente formulario y entregarlo a Asun antes del 24 de Marzo, o escribir un email a berriak@aieteikastetxea con los siguientes datos:

  • Nombre / Izena
  • Apellidos / Abizenak
  • Curso actual / Oraingo kurtsoa
  • Acude a academia si o no / Akademiara doa bai ala ez

 

 

 

Me interesa realizar la prueba de inglés para matricularme el curso 17/18 / Interesa daukat hurrengo kurtsoan 17/18 inglesean matrikulatzeko:

Nombre/Izena:

 

Apellidos/Abizenak:

 

Curso actual/Orain egiten duzun kurtsoa:   

 

Acude a academia (si o no)/ Akademiara noa (bai ala ez):

 

 

 

Comments are closed.

© 2018 Aiete Ikastetxea Centro de Enseñanza Público