Ordenagailuak

Ikasleen gaitasun teknologikoa hobetzeko nahian, jarduera berri bat aurkeztu nahi dizuegu; eskolan ditugun ordenagailuak libreki erabiltzeko aukera eskeini nahi diegu lehen hezkuntzako ikasleei.
Erabilera egokia eman dezaten eta ditugun baliabideak kontutan hartuta, arau batzuk zehaztu ditugu:

  • Irakasle baten ardurapean egongo dira.
  • Gurasoen baimena beharrezkoa ikusten dugunez, inskripzio orri bat betetzea eskatuko dizuegu saio bakoitzaren aurretik, online miren@aieteikastetxea.com korreora bidalita edo paperez tutoreen bidez.
  • Inskripzio orria erabileraren eguna baino bi egun lehenago ekarri beharko da beranduenez.
  • Saio bakoitzean gehienez 12 ikasle sartuko dira.
  • Saio baterako 12 ikasle baino gehiago sartu nahi badute, izena emateko ordena, erabileraren maiztasuna eta ikasle batakoitzaren behar maila baloratuko ditu irakasle arduradunak.
  • Behin saioa hasita ezin izango da sartu.

NOIZ:

Ostegun eta ostiraletan 13:30etatik 15:00tara
Astearteetan 10:30etatik 11etara

 

IZEN EMATEKO ORRIAImprimatu

Comments are closed.

© 2016 Aiete Ikastetxea Centro de Enseñanza Público