ESKOLAZ KANPOKO JARDUERA BERRIAK

ESKOLAZ KANPOKO JARDUERA BERRIAK PROPOSATZEKO IRIZPIDEAK

 

Kontutan hartzen dugu, eguerdia garai egokia dela eskolaz kanpoko ekintzak burutzeko, denbora dutelako horretarako eta arratsaldetan nekatuta egoten direlako, egun osoko lanaren ondoren.

Ikasle gutxiko eskola izateak, eskolaz kanpoko zein ekintza nahi ditugun aukeratzeko abantaila ematen digu. Honela, Guraso Elkarteak hainbat jarduera proposatu ditu, irizpide ezberdinak kontutan hartuta. Hauetako batzuek arrakasta izan dute eta beste batzuk ez hainbeste.

Honez gain, arratsaldeetan ere hainbat jarduera antolatzeko aukera dago. Eguerditarako antolatutako jarduera kopurua egokia da, daukagun espazio eta denbora baldintzak kontutan hartuta. Eta onarpen positiboa izan dute. Gainera jarduera hauen jarraipena garrantzitsua dela uste dugu.

Horregatik, Guraso Elkarteak jarduera berriak proposatzeko arautegi bat onartu du.

Proposatzen den jarduera bakoitzeko datu hauek bete behar dira:

1. Jardueraren izena.
2. Jardueraren helburu ludiko/hezitzailea.
3. Zein hizkuntzatan emango den (euskarak lehentasuna izango du).
4. Jarduera aurrera eramango duen profesionalaren esperientzia zehaztua.
5. Jarduerarako beharrezko materiala.
6. Jarduera burutzeko beharrezko espazioa.
7. Jardueraren kostua.
8. Irakaslearen ordu eta egun libreen disposizioa.
9. Jarduera aurrera eramateko beharrezko haur kopurua.
10. Aldaketa eskatzeko arrazoiak.
11. Proposatutako jardueraren onarpen maila.

Jarduera berriak jasotzeko epea urte bakoitzeko apirilaren 1ean amaituko da. Guraso elkartea arduratuko da informazioa jasotzeaz.

IGE.

Comments are closed.

© 2018 Aiete Ikastetxea Centro de Enseñanza Público