Taller Imagina

Tailerraren zuzendaria: Elena Setién: Arte Ederrak ikasketak bukatu ondoren, arte/sormen eta
interpretazio ikastaro batzuk egiteaz gain, erakusketa batzuk ere, egin zituen, nazional eta
nazioarteko grabatu sarietan hautatua izanik. 1996an bere grabatu taillera ireki zuen eta 2008tik
aurrera, haurrentzako sortze-ikastaroak ematen ditu.
Telefonoa: 687425951
E-mail: artkluba@outlook.com

TAILERRAREN HELBURUA:
– Sormena garatzea
– Talentuak eta indar naturalak aurkitzea
– Estetika eta trebetasun plastikoa lantzea
– Talde-lana eta lankidetza bultzatzea
– Koherentzia erabiltzea
– Kontzentrazioa haunditzea eta emozioak kudeatzea
– Ekimena sustatzea eta autoestimazioa sendotzea
– Ahalduntzea

METODOLOGIA:
Proposamen dinamikoen bitartez eta sortze-prozesua garatuz, ikasleak proiektua bereganatuko
du.
Hiru hitz nagusi erabiltzen ditugu ikasketan: ARRETA, ENTZUTEA eta ERRESPETUA. Gizarte
balioak eta giza ezaugarriak sendotuko ditugu, lan pertsonalizatua eginez.
Ikasturtean zehar, interpretazioarekin lotutako proiektu artistiko desberdinak egingo ditugu.
Horretarako, talde dinamikaren arabera, liburu artistikoa, hiru dimentsioko eta ikus-entzuteko
euskarriak, bolumena, autorretratua eta abar, erabiliko ditugu.
Kamararekin egindako interpretazioa aztertuko dugu eta antzezlanarekin dauden
desberdintasunak ezagutuko ditugu, bideo -klipak, kastinak, iragarkiak eta abar eginez.

TAILERRAREN DINAMIKA:
Proiektu artistikoaz gain, antzerki-lan bat ere prestatuko dugu. Honetan, ikasleek alderdi hauek
landuko dituzte:
– Gidoia
– Eszenografia
– Attrezzoa
– Jantziak
– Makillajea

Ikaslea bera izango da, bere pertsonaia, bere jantziak eta bere makillajea aukeratuko dituena.
Gidoia, denon artean idatziko dugu eta eszenografia egokiena aukeratuko dugu. Horrela, arlo
desberdinetan koherenteak izaten ikasiko dute.
Ikastaro honetan, sormena, trebetasun plastikoa eta gorputz-espresioa garatuko dugu (izan ere, ez baitugu hitzekin soilik adierazten, baizik eta, eskuekin, keinuekin eta jarrerarekin ere). Jokuekin,
mugimenduarekin eta ahotsaren indarra eta kontrolarekin ahoskera ere landuko dugu. Helburua,
ondo pasatzea, sentimenduak adieraztea, jendeaurrean hitzegitea, ahoskera indartzea, jarrera
hobetzea eta gure gorputza ezagutzea da. Tresna hauek, gure burua hobeto ezagutzen eta arlo
plastikoa garatzen lagunduko digute. Autoestimazioa, ahalduntzea, oroimena, kontzentrazioa eta
talde-lana ere indartuko ditugu, gure izaera aberasteko eta etorkizunerako laguntzeko.

Featured Gallery

Comments are closed.

© 2018 Aiete Ikastetxea Centro de Enseñanza Público