KANPOKO JARDUERAK

Kanpoko jardueren ordutegia 19/20 kurtsorako:

Goizeetan:

Arratsaldetan:

 

Kanpoko jardueren informazio guztia

Aurre Kirola – Jolashezi

Zer da JOLASHEZI?

Eskola Kirolean 6-8 urte bitarteko haurren garapen motor/kognitibo/afektibo eta sozialaren
oinarriak eraikitzeko programa da.

Zer aurkituko duzu programa honetan?

ASTEARTETAN 16.45-17.45 saio bat: 6-8 urte bitarteko ikasleen garapen osorako
ezinbestekoak diren jarduerak txertatuz (Jokoak, jolasak, gorputz-adierazpena…).
Hiruhileko bakoitzean familien topaketa bat: Jardueran parte hartzen duten ikasleek eta
haien familiek ikastetxean hainbat jolas eta jarduera garatuko dituzte larunbat edo igande
goiz batean. Jolasak, familia osatzen duten kideen harremana sendotzea eta ikastetxeko
harremanak hobetzea du helburu.

Zeintzuk dira programaren ardatz nagusiak?

  • Konfiantzaren pedagogia: pertsonari bere hezkuntza ibilbidean bere buruarengan,
    besteengan eta inguruarengan konfiantza izan dezan laguntzea da.
  • Balio hezkuntza: desiragarriak diren idealak, gizarte edo kultura batean denen
    onespena jasotzen dutenak eta portaera zehatz bat bultzatzen dutenak.
  • Hezkidetza: pertsona guztiak gizarte generoaren arabera hierarkizaturik ez dauden
    balio, portaera, arau, espektatiba sistema baten barnean, berdin prestatzea da.
  • Garapena prozesua errespetatuz: Mugimendu sinpleetatik, antolatu gabeetatik,
    abilezi motor antolatu eta konplexuetara.
  • Euskal kulturaren transmisioa: Gizartearen jokamoldeak erakustean datza.

 

LH1 eta LH2: Astearteetan 16.30 a 17.45 (hasi 16:45tan) | 18€ hilabetean 3 hiruhilekoak kobratuko dira.

Informazio gehiagorako: Joserra Díaz  655 04 69 01

Zer da KIROL ANITZA?

Ikasleek eskola ordutegiz kanpo baina eskolaren ardurapean helburu hezitzaileekin burutzen
dituzten jarduera fisiko eta kirolen multzoa da, kirol hastapena helburutzat duena.

Zer aurkituko duzu programa honetan?

LH 3. eta 4. MAILA:
– ASTEARTE eta OSTEGUNETAN 16.45-17.45 saioak.
– LARUNBAT goizero partidua.
LH 5. eta 6. MAILA:
– ASTEARTETAN 17.45-18.45 eta OSTEGUNETAN 16.45-17.45 saioak.
– LARUNBAT goizero partidua.

Eskola kirolean kirol hastapena lantzen da. Lehen etapa honetan, joko eta kirolen aniztasuna
bermatzen saiatzen gara, haurrari etorkizunean kirol modalitate batean edo gehiagotan jarduteko
aukera eskainiz. Kirol espezializazio goiztiarra ekidin eta haurraren heziketa integrala bermatuz,
gure helburua Eskola Kirola amaitutakoan gustukoen duen eta hoberen dagokion kirol jarduera
aukeratu eta praktikatzen jarraitzeko gai izatea da. Eskola Kirola jarduera hezigarria da,
gozagarria eta giro euskaldun batean burutuko dena.

Zeintzuk dira helburuak?

 Eskola kirolaren helburu nagusiak hezitzea eta jolas egitea dira.
– Kirol praktikaren bidez ikaskuntza eta kirola uztartu nahi ditugu.
– Kirola eginez gure ikasleek beraien gorputza hobeto ezagutuko dute.
– Beraien autoestimua hobetuko dute.
– Osasunez bizitzen ikasiko dute.
– Zenbait balore eta jarrera (kiroltasuna, giza harremanak…) sustatuko dituzte.

18€ hilabetean 3 hiruhilekoak kobratuko dira.

 Informazio gehiagorako: Joserra Díaz  655 04 69 01 
eskolakirola@aieteikastetxea.com

Judoa

Aurkezten dizuegun ekintza Judo da. Kirol honen bitartez ikasleen garapen osoa
lantzen da. Ikasleak errespetuan oinarritutako baloreak barneratuko ditu jolasten duen
bitartean. Honetaz gain, irabazi eta galtzen duenean izan behar duen jarrera
kontrolatzen ikasiko du. Guzti hau Judoarekin lortu daiteke, izan ere, ez da soilik kirol
bat; Judoa bere jatorritik hezkuntza eredu bat da, baloreak, errespetua eta elkarlana
oinarritzat dituena.
 
Judoko saioak ikasleen adinera egokitzen diren ariketa eta jolasen bitartez bideratuko
dira, helburu nagusia haiek gustura etortzea delako eta ez txapeldun goiztiarrak
heztea.
20 urte daramatzat judoan jarduten. Duela bi urte gerriko beltza lortu nuen. Duela 4 urtetik
eskola kiroleko hezitzaile bezela lanean nabil eta duela urte batetik ona judoan ere aritu naiz
klaseak ematen klub eta ikastetxe ezberdinetan.
Klaseak ostiral eguerditan izango dira, bi taldetan banatuta:
13:30 – 14:15 4 urtetatik 7 urtetarako ikasleak.
14:15 – 15:00 8 urtetatik 12 urtetarako ikasleak.
Klase hauetaz gain, adin tarte bakoitzarekin ekintza ezberdinak burutzen dira ikasturte
osoan zehar.
 
Hileroko kuota 16 eurokoa da.
 
Edozein kontsulta egiteko nerekin kontaktuan jarri zaitezkete 650 357 529 telefonoan
edo andomich91@gmail.com emailaren bitartez.

Antzerki artistiko tailerra

POSIBILITATE UGARIAK GARATZEN DITUEN LABORATEGIA
SORMENA: marrazkia, kolorea, konposizioa, diseinua. IRUDIMENA: eszenografia, jantziak,
makillajea. ADIERAZKORTASUNA: Gorputz adierazpena, koordinazioa, jarreraren
birjartzea. KONTZENTRAZIOA: Oroimena. AHOTSA: komunikazioa, bokalizazioa,
arnasketa, ahoskera. EMOZIOAK: arreta, entzumena, naturaltasuna, autoestimazioa,
konfiantza, potentzial naturala, motibazioa, koherentzia. EKIMENA, DIBERTSIOA: Irrika,
jolasa, originaltasuna. ANTZEZPENA: Antzertiarena eta zinematografikoa,
sinesgarritasuna, talde-lana.

Zertarako balio dute hitz guzti hauek? Dibertimendua eta irrikaren bidez, sormena eta giza
kanala garatzeko, gure buruari buruz gehiago jakiteko, aberasten eta taldea indartzen.
Emozioak identifikatzen ikasteko, autoestimazioa indartzeko, publikoaren aurrean
hitzegiten ikasteko, ahotsa , komunikazioa, jarrera eta gure gorputzaren adimena lantzeko
eta baita sormena, irudimena eta trebetasun artistikoa garatzeko ere.

Zuzendaria: Elena Setién. Arte Ederretan lizentziatua.


Dirigido por: Elena Setién, licenciada en Bellas Artes | 687 425951
4 urtetik aurrera |Egun desberdinetan, adinaren arabera |27€/hilabetero | Gaztelaniaz.
Lanaren interpretazioa: gastelaniaz/euskaraz.
Informazio gehiago

Gorputz adierazpena

Gorputz Adierazpen klaseetan, gure sormen eta komunikazio gaitasunak esperimentatu eta garatuko ditugu, mugimendua eta jolasaren bitartez. Klase dinamikoak proposatzen dira, umeak heuren gorputzaren bitartez adierazi daitezen eta ikas dezaten.

Hauek dira eskolan landuko diren helburuak:

  • Taldean mugitu eta ondo pasa dezaten espazioa sortzea.
  • Gorputza adierazpen eta komunikazio medio bezala erabiltzea.
  • Imaginazio eta sormenaren garapena estimulatzea.
  • Gaitasun sozio-afektibo ezberdinen inguruan lanketa egitea (konfiantza, enpatia, autokontzientzia, integrazioa…
  • Memoria korporalean trebatzea.
  • Posizio korporal egokia lantzea.
  • Gure gorputza ezagutu eta lengoaia anatomikoan barneratzea.
  • Erritmo eta musikaltasunean barneratzea.
  • Tono muskularra lantzea
  • Koordinazioa eta espazio nozioak hobetzea.

 

Helburu hauek, jolas moduan, ariketa zehatzetan, talde dinamiketan eta inprobisazio formatuetan aurkeztuko dira, ikaskuntza kooperatiboaren bitartez.


 Amaia Navascués, Ion munudate | 658 704 004 munduate.ion@gmail.com
4 urtetik aurrera | Adinarean arabera egun desberdinetan | 20€ hilabetean | Euskaraz
Informazio gehiago

*Kudeketa errazteko, zenbatekoa hiru hilabetero gauzatuko da (60€/hiruhileko), denboraldi bakoitzaren hasieran.

Play Time – HH4 y HH5

Ikasturteko ingeles programa osatzeko asmotan Play Timek ingelesezko ekintza ludikoak antolatzen ditu eguerditan. Haurrekin era entretenigarri eta dibertigarrian lan egiten dugu eta gure helburu nagusia haurrak ingelesez jolastea da. Horretarako jostailu, jolas, mozorro, ipun eta abestiak erabiltzen ditugu eta bertako irakasleek %100 ingelesa erabiltzen dute (atzerriko irakasleak edo tituludunak dira) eta honela haurren belarria ohitzen joaten da pixkanaka. Ingelesesarekin kontaktua handitzeko aukera bat da eta hau era dibertigarri eta naturalean ematen da bertan. Helburu linguistiko zehatzekin, gure lan programa haurren adin eta interesetara egokitzen dira.


HH4tik LH5ra | Adinarean arabera egun desberdinetan | taldeko gutxienez 6 haur |26,30 €/ hilabetea | Ingelesez Telefonoa: 943 22 71 28 / 663 300 687 | Email: Info@playtime-gipuzkoa.com Facebook:www.facebook.com/playtime.donostia

www.playtime-gipuzkoa.com


Hana’s School – LH1-LH6

Ingelesa bertako irakasleekin. LH1-LH6. Hana´s School

Ingeles ikastaroa bertako irakasleekin esperimentazioan eta sormenean oinarrituta, ikasleen mailara eta adinera egokituta.

Klaseak bi alderdi nagusitan garatzen dira: jolasak eta ariketak. Jolasen eta sormenezko jardueren bidez, zentzumenak eta emozioak pizten ditugu, ikasleak ingelesez mundura modu naturalean sar daitezen. Ariketekin batera, ezagutzak indartzen ditugu eta ikasitakoa praktikan jartzen dugu. Azkenik, eta ikaskuntzaren aurrerapena osatzeko, CEFR-k gomendatutako materialak eta liburuak erabiltzen ditugu (hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratua).

Helburua hauxe da: murgiltze linguistikoko giro batean eroso sentitzea eta ingelesa adierazteko eta erlazionatzeko modu ederra dela ikustea.

 

Etorkizunak ingelesez hitz egiten du!

Ordutegia:

  • Astelehena eta asteazkena: 13:30 – 14:30 [LH5, LH6]
  • Astelehena eta asteazkena: 16:30 – 17:30 [LH4, LH3]
  • Asteartea: 16:30 – 17:30 [LH1]
  • Osteguna: 16:30 – 17:30 [LH2]
  • Ostirala: 13:30 – 14:30 [LH5, LH6] (astean behin)

 

Prezioak:

  • LH1, LH2: 30 € / hilean
  • LH3, LH4, LH5, LH6: 55 € / hilean 

 

Taldeak:

  • Talde bakoitzeko 6 haur gutxienez

 

GARRANTZITSUA: harremanetan jartzea gomendatzen dugu maila proba egiteko eta, beraz, talde eta maila egokiak definitzea.

 

Informazio gehiago:

Hana Pereira

Zuzendaritza “Hana’s School Inglés”

hana@hanas-school.com

644 360 250

 

Musika eta mugimendua 3-6 urte

https://www.musikanaiz.com/aiete-ikastetxea/

Klase hauetan, haurraren garapenaren baitan, jolas jardueren bitartez musika eta gorputz adierazpena lantzen da. Haurraren gaitasun espresiboa, musikala, motriza eta sormena garatzea helburua duelarik. 

Haurra inguratzen duten soinuek, gorputza instrumentu gisa, instrumentu musikalak, ahotsa, irudiak, koloreak eta mugimendu ezberdinen erabileraren bitartez garatzen diren jarduerak burutzen dira. 

Helburuak etengabeko bilakaera bat izango dute ikasleen garapen orokorraren baitan. 

– Espresibitatea eta inprobisazioaren garapena 

– Haurraren sormena sustatzea 

– Haurraren sentsibilitatea lantzea 

– Entzumenezko eta erritmoen kontzientzia garatzea 

– Gorputz zentzumenen bitartez kontzientzia musikalaz jabetzea 

– Gaitasun musikal eta motriza garatzea 

– Kontzentrazio gaitasuna areagotzea 


De 3 a 6 años | Diferentes días según edades  | 35€/mes 45 min pago trimestral | El horario de 13:30 a 14:30 Martes, Miércoles y Viernes  | Euskaraz  Informazio gehiago | Musikanaiz 608 193 701  donostia@musikanaiz.com 

Bat, Bi, Hiru!!! Hasi dadila Musika! 

https://www.musikanaiz.com/aiete-ikastetxea/

Ikasleek gehien gustatzen den musikaren bidez gozatu, ezagutu, sortu eta ikas dezaten jarduera ezberdinak. Hauek dira: Body Percusion, Musika Taldeak (gitarra, bateria eta bajua besteak beste), Dj eta Informatika Musikala.
Ordu beteko talde-klaseak izango dira. 30€ hilabetean


Instrumento 35€/hilean 45 min| Euskeraz
Informazio gehiago | Musikanaiz 608 193 701  | donostia@musikanaiz.com

Musika tresnak eta kanta

https://www.musikanaiz.com/aiete-ikastetxea/

6 urtetik aurrera, haurrak orientazio instrumentala jasotzeko prest daude. Pianoa, gitarra, saxofoia, txirula, akordeoia etdo bateria dira eskaintzen ditugun intrumentu batzuk, instrumentuetan hobekuntzak oinarria musika beran izan dezaten lortuaz, bizitua, sentuta eta “barrutik” pentsatua izan dadin eta ez imitazioaren bidez. 30’ edo 45’ko bakarkako klaseakImpartido por Musikanaiz

LH1etik aurrera | 30€/hilean 50 min| Euskeraz
El horario de 13:30 a 15:00 los días a convenir con cada alumno | euskera |
Más información |Musikanaiz 608 193 701  donostia@musikanaiz.com

Robótika

ConMasFuturok sortutako eskolaz kanpokoak ez dira ikastaro puntualak, eskolako ziklo
guztiak hartzen dituen ikaskuntza-ibilbide konpleto bat baizik. Haur Hezkuntzan hasi
eta Batxilergoan amaitzen da, eta gure pedagogo eta teknikariek haurren adinetara eta
ezagutzetara egokitutako teknologiak ditu ardatz.

Ikastaro honetan haurren dibertsioak eta ametsek teknologiaren garrantzia bera
izango dute. Nahi izanez gero, urtero antolatzen dugun. Baina dena ez da teknologia.
Zuen seme-alabek bizitzarako oinarrizko gaitasunak ere berenganatuko dituzte:
sormena, erronka egoeretan kontzentrazioa lantzea, autoestimu hobea, autonomia,
talde-lana, aurkezpenak jendaurrean, haien ideiak adierazi eta defendatzea…

TXUPETE PROGRAMAZIOA
Adina 4 -7 urte
KADETE PROGRAMAZIOA
Adina 7 – 11 urte
Informazio gehiago nahi baduzue. Rafael del Amo Larrinaga 717 77 55 33 // 94 465 77 22


LH1-6 adinentzat | Astelehen arratsaldetan | 16:30 – 17:45 | 36 €/hilean | Euskeraz

Gimnasia erritmikoa

Gimnastika erritmikoa, musika, balleta eta dantza eta tresnak tartekatzen dituen diziplina da. Gure helburua neska mutilek gimnasiaz gozatzea, eta bizimodu aktibo eta osasuntsua sustatzea da. Beti ere kirol honek etorkizunerako ematen dizkien bakarkako zein taldeko balore eta gaitasunak ahaztu gabe.

HELBURUAK

  • Koordinazioa eta aldebikotasuna lantzea 
  • Gorputz teknika lantzea
  • Tresna teknika lantzea 
  • Gorputz adierazpena lantzea 
  • Muntaiaren eraketa 
  • Talde lana sustatzea
  • Emozioak lantzea 

ALDERDI ESPEZIFIKOAK HIRUHILEKO BAKOITZEAN

Lehenengo hiruhilekoan: Prestakuntza fisikoa eta gorputz eta tresnak teknikak berriak ikasi (olinpiadak, gabon koreografia…) /

Bigarren hiruhilekoan: Tximeleta topaketako muntaiaren eraketa, euskararen koreografia.

Hirugarren hiruhilekoan: Tximeleta topaketako muntaiaren hobekuntza, euskararen koreografiaren hobekuntza, ikasturte amaierako koreografien eraketa eta hobekuntza.

Para LH3 – LH6. Los miércoles y jueves a los mediodias 32€/mes. En Euskera
Para LH1 – LH2. Los miércoles a las tardes de 16:30 a 17:30 20€/mes En Euskera

BEHARREZKO MATERIALA : Gimnastika erritmikako aparatuak (17€ gehienez).
 
*Urrian ahal direla bajan eman eta gero hiruhilabetea osoa kobratuko da eta hurrengo hiruhilabetea ez kobratzeko bukatu baino lehen abisatu behar dute.

Informazio gehiago: www.tximeleta.eusinfo@tximeleta.eus – 943116342-688683064

Haurren artean eskolaz kanpo euskararen erabilera sustatzeko aisialdiko jarduera da, ikastetxeetan egiten dena, bazkaldu ondoren edo eskola amaitzean arratsaldean.

  • Haurrak 10-12ko lagunen taldetan antolatzen dira eta jolas, joko, abesti, antzerki eta jarduera ludikoak egiten dituzte euskaraz.
  • Helburua da haien artean euskaraz hitz egiteko ohitura sustatzea eskolaz kanpo eta horreterako jarduera ludikoak ezin egokiagoak.
  • Ikastetxean bertan egiten da, bazkaldu ondoren edo arratsaldeko eskolako saioa amaitutakoan.
  • Donostiako Euskara Zerbitzuak 1994-1995 ikasturtez geroztik eskaini die programa hau ikastetxeei eta urtero 20 bat ikastetxetako 1000 ikasle inguru ibili dira.

informazio gehiago

 

IGEk ikastetxeko eskolaz kanpoko jarduerak kudeatzen ditu. Jarduera hauek eguerdietan irakasten dira gehienbat, 13:30etatik 15:00etara bitartean. Hala ere, badaude jarduera batzuk, Eskola Kirola, Yoga edo Robotika besteak besteak beste, 16:30etatik aurrera egiten direnak.

IGEk eskolaz kanpoko jarduera guztiak kudeatzen dituen arren, jarduera guztiak ez dira IGEren bitartez kobratuko, Judo edo Ingelerarekin gertatzen den bezala. Era berean, badago arautegi bat ikastetxeko edozein gurasok jarduera berriak proposatzeko.

 

Comments are closed.

© 2018 Aiete Ikastetxea Centro de Enseñanza Público