Archive for the Eskolako ekintzak Category

Uhaina hh4-hh5 gelakoei ipunak irakurtzen


Nuur, Kima eta Lunaren ama, aste Santuko oporrak aurretik, eskolaraetorri zitzaigun.
Bertan, Satorren ipuin zoragarri bat eta Kezkamuxelaren beste ipuin zirraragarri bat irakurri zituen.
Hemen jarraiean ikus ditzazkezue argazkiak.
Mª Asun

Liburuaren egun eleanitza

Apirilaren 23a, Nazioarteko Liburuaren Eguna zenez, ikastetxean, irakurzaletasunarekin zerikusia zuten zenbait ekintza antolatu ziren.Egunean zehar ipuin kontaketa saio ezberdinak antolatu ziren eta hauek hizkuntza ezberdinetan izan ziren. Uhainak (Nuur eta Kimaren amak) euskaraz, Matxunek (Lucia, Juan eta Anaren amonak) gazteleraz; Kristak (Amaiaren amak) Bretainiar ingeleran; Alexek (Teoren aitak) katalanez; Ainhoak (Nikoren amak) alemanez eta azkenik, Nicolek (Teoren aman) Ipar Amerikar ingeleraz. Ikasle guztiek oso ondo pasa zuten jarraian ikus ditzakezuen ipuin desberdinak entzunez.
Egunari amaiera emateko, arratsaldeko lauretatik aurrera, ikastetxeko ateak zabaldu zituzten eta familiakideak ikastetxeko liburutegia ezagun zezaten eta bertan dagoen liburu eskaintza ikus zezaten gonbidapena egin zen. Honelako ekimenekin haurrengan irakurzaletasuna sustatu eta geroz eta teknologia berrietara begiratzen duen gizartearen liburuzaletasuna handitzea espero da.

 

Itsasoa etxe barruan de Harkaitz Cano y Mikel Valverde

Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa de Werner Holzwarth y Wolf Erlbruch

¿No duermes osito? de Martin Waddell



Un Tesoro para Compartir de Chris Conover



Zog de Julia Donaldson y Axel Scheffler

Teo en a la Granja de Violeta Denou


Wie man sich vor Räuber schützt de Dimiter Inkiow.

The Very Hungry Caterpillar de Eric Carle

Krista

MUSIKA SAIOA YAMELEKIN

HH3ko ikasleek, Marinaren Aitarekin, Yamelekin, musika saio bat izan zuten. Bertan zenbait abesti eta dantza landu zituzten. Bistan da oso ongi pasa zutela!! Eskerrikasko Yamel zure ekarpenarengatik!

Los Alumnos y Alumnas de HH3 tuvieron la oportunidad de disfrutar de una sesion de música dirigida por el Yamel, aita de Marina. Cantaron y bailaron diferentes canciones y como se puede ver disfrutaron mucho con la actividad. ¡Gracias Yamel por tu aportación!

Aquariumera irteera

Ikastetxeko HH2 eta HH3ko ikasleak Aquriuma bixitatzeko aukera izan zuten Asteartean. Goiz polita pasa zuten arrain, marrazo eta itsasoko beste hainbat izaki bizidunekin.

Hitzaldi hezitzaileak


Guraso maiteak, dagoeneko prest ditugu hurrengo lau hitzaldi hezitzaileak, aukeratzean izan duzuen partaidetzari esker:
-Autoestimua
-Diziplina onuragarria
-Zoriontsu hazi
-Haurtzaroko beldurrak
Lehenengo hitzaldia datorren asteazkenean, martxoak 7, izango da 17:30ean. Gurasoen Elkarteak haurtzaindegi zerbitzua antolatuko du hala eskatzen dutenentzat.

Errezeta bat daukagu beldurrak uxatzeko!

MATXUN ETORRI ZEN OTSAILAREN 7an BELDURREZKO IPUIN BATZUK
IRAKURTZERA. NAHIZ ETA BELDURRA PASA , MARRRAZKI DIBERTIGARRIAK
MARGOTZEKO AUKERA ERE IZAN GENUEN. BERRIRO ERE, NAHI DUENEAN ETOR
DAITEKE. EZ AHAZTU BELDURRAK UXATZEKO ERREZETA!!!

Ikastetxean egin den lehenengo Pelikula!

Pelikula hau hh5,lh1,lh2 eta lh3ko ikasleen artean egin dute.

Esta película la han realizado entre los alumnos de hh5, lh1, lh2 y lh3.

Ilargi Gailetak


HH3ko ikasleek, Ainhoarekin (Nikoren amarekin) Ilargi gaileta goxoak egin zituzten. Horretarako osagaiak prestatu, nahastu eta ilargi forma eman zieten. Labean egosi ondoren, Gabonetako opari poltsatxoetan sartu eta etxean dastatzeko eraman zituzten. Ze Ilargi gaileta goxoak!!!

Olentzero eta Iratxoen Jauntxoa

Iadanik zineman daukazue Olentzeroren marrazki bizidunetako 3. filma. Aukera polita izan daiteke familia osoarekin joan eta Gabonak euskaraz bizitzeko!

Senegali buruz

Aurten Senegaleko ikasle bat daukagu. Major deitzen da eta HH5-ko gelan dago. Ikastetxeko zenbait talde kontinenteak, estatuak eta hiriburuak lantzen ari direnez, Begoña (Majorren tutorea) eta Miren (Unax eta Oinatzen ama), Senegali buruz hitz egitera etorri dira.
Orain dela urte batzuk Senegalera joan zen oporretara Miren, eta Afrikako mapan Senegal kokatu eta gero, argazki batzuk erakutsi dizkigu: Nola bizi diren, erabiltzen dituzten hizkuntzak, paisaia, arrantza eta landatzen dituzten produktuak… Baita Senegalarren koloretasuna eta alaitasuna ere.
Begoñak Senegaleko musika tradizionala jarri du giroa alaitzeko. Azkenik Senegaleko bi janari tipiko dastatu ditugu: Mangoa eta Kakaueteak.
Gaurko protagonista Major izan da. Berak parte hartu du zenbait komentarioekin eta batez ere, mangoa jaten.
!!JOTAKE MAJOR!!. IKASTETXEA DAUKAZU ZUREKIN.

Miren Aranbarri