Zinemaldia

dscf0076Joan den ostegunean, Zinemaldiaren inguruan antolaturiko tailer batean (“ Istorio bizidunak “) parte hartu genuen, Haur Hezkuntzako 4-5 urteko taldeak

( PLUMI tartean zegoelarik).

Autobusetik jeitsi eta lehenengo, Donostiako planoa behatzen aritu ginen, geure burua kokatu nahirik. Ondoren, karpa gorrira joan aurretik, han inguruan zeuden kartelak, argazkiak eta dekorazioaz gozatu genuen. Hamarretan sartu ginen eta neska talde batek harrera egin zigun, Andrea izeneko arduradunarekin batera. Bera izan zen adierazpenak eta informazioa eman ziguna. Gure ikasleek galdera asko ez zituzten egin, entzun eta sortzeko tailerra baitzen. Bi taldeetan banatu ginen eta lan eta lan arituz, FOTOGRAMAK egin zituzten. Azkenik, hauek erabiliaz bi istoriotxo asmatu zituzten.

Dena txukun-txukun jaso ondoren agur esan genien, kanpora irten eta hamaiketakoa jan eta dantza ere egin genuen pantaila erraldoiaren aurrean.

Mª Asun

Post comment

You must be logged in to post a comment.

© 2018 Aiete Ikastetxea Centro de Enseñanza Público