
Ongi etorri Aiete ikastetxera. 2016/2017 ikasturtetik eraikin berria dugun Donostiako Aiete auzoko ikastetxe publikoan. Aiete ikastetxean, ezaugarri nagusia, modu kooperatiboan eta proiektuen bidez lan egitea da. Duela 14 urtetik martxan dagoen ikastetxe familiarra gara. Hamaika gelatan banatutako 175 baino ikasle gehiago ditugu.
Hauek dira nabarmendu nahi genituzkeen ezaugarriak:
LAN KOOPERATIBOA
GAIAK PROIEKTUKA
BALOREAK
EUSKARA, INGELERA ETA GAZTELERA
Gure seme-alaben hezkuntzarako egokienak diren ezaugarriak ditu ikastetxeak:
- Familia giroko ikastetxea: 14 urte daramatzagu martxan eta 175 baino ikasle gehiago dauzkagu.
- Guraso-irakasle harreman zuzena.
- Ikastetxe honetan ikaskuntza-kooperatiboa lantzen da.
- Hezkuntza Proiektuan parte hartzeko aukera. Haurren hezkuntza eta ongi pasatzea hobe dezaketen ideiak onartzen dira.
- Teknologia berriak: ordenagailuak, arbel digitala, pantaila ireraktiboak, chromebookak, tabletak...
- Euskara, gaztelera eta ingelesaren erabilera bateratua.
- Natura Ingurune ezin hobea. Ingurune lasaia, trafikorik gabea eta Aiete eta Puioko parkeetatik eta Etxaditik gertu.
- Parke eta auzora irteera ugari.
- Eguerditan Eskolaz kanpoko ekintzak: Ingelesa, Dantza, Antzerkia, Judoa, Multikirola, Musika, Robotika, Ioga.
- 8:00tatik 9tara Goizeko Gela.
- Eraikina berria.