Gabonetan Museoetara

Kaixo Guztioi!
Gabonetan Donostiako Museoen Saretik gaztetxoenei hiriko museo desberdinak ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen diegu.
Ekimen hau elkarlanean aurkezten dizuegu. Zazpi egunetan zehar parte hartzaileak Museoetara hurbilduko dira eta, bisitaldien edo tailerren bitartez, barruan ezkutatzen duten ondarea ezagutzeko aukera izango dute.
Ekintza euskaraz eta gazteleraz egingo da eta 6 eta 10 urte bitarteko umeentzako zuzendua egongo da.
 
·                         Noiz: abenduak 23, 26, 27, 28 eta 30 eta urtarrilak 2 eta 3
·                         Ordutegia: 10:30-12:30
·                         Prezioa: 10 € pertsonako. Lehenengo egunean  Aquarium-en ordainduko da.
·                         Erreserba: Aitor Buitrón. Izen ematea abenduaren 3an hasiko da.
·                         Telefonoa: 943 430051
·                         E-mail: untzimuseoa3@gipuzkoa. net
·                         Plaza mugatuak. Izen emate ordena errespetatuko da.
 
Animatu zaitezte!
 

Post comment

You must be logged in to post a comment.

© 2018 Aiete Ikastetxea Centro de Enseñanza Público