Euskadiko Orkestra Sinfonikoa

Aurreko ostegunean, maiatzaren 8an, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Aiete Ikastetxeko LHko ikasleei,  baita Gipuzkoako beste hainbat ikastetxetako ikasleei ere, kontzertu bat eskaini zien Miramonen:  Stravinskyren “Suzko Txoria”-n oinarritutako ekoizpena. “Suzko Txoria”-k musika eta ipuina bikain  uztartzen dituen moldaketa da. Ipuin tradizionalen bidez irudimena garatzen laguntzen du. Kontzertuaren  helburuak hauek ziren: musikaren aspektu batzuk lantzea; musikaren adierazpen artistikoa ezagutzea eta balioa ematea; pentsakera, sormena, sentimendua, zentzua eta sentikortasuna garatzea; perzepzio mailan garapen fisikoa sustatzea, soinuaren potentziala aztertzea, partehartzea eta entzutea sustatzea; eta entzute arduratsu eta egokia sustatzea.

Suzko Txoria “Kontzertua Familian” egitasmoan antzun eta ikusi ahal izango da datorren maiatzaren 23an Donostiako Kursaalean.

Argazkietan Xabi perkusionista musika-tresna batzuk erakusten ari zaie ikasleei.

 

 

Post comment

You must be logged in to post a comment.

© 2018 Aiete Ikastetxea Centro de Enseñanza Público