Maiatzaren 17 LGTB-fobiaren aurkako eguna

 

Maiatzaren 17an LGTB ( lesbiana, gay, transexual eta bisexual) fobiaren aurkako nazioarteko eguna zenez Berritzegunearen iniziatibaz Eskolan landu dugu gai hau, bai haur hezkuntzan, zein lehen hezkuntzan. Berritzeguneak honako programaketa luzatu zigun etapa desberdinetan lantzeko:

Maitasunak ez dauka etiketarik:

Helburuak

  • Harremanen aniztasunaz gogoeta egitea.
  • Sexu aniztasun afektibo eta sexuala bizibilizatzea.
  • Genero rol estereotipo normatiboak apurtzea.

Edukinak

1- Maiatzaren 17a baino lehen

2- Gelako saioak maiatzaren 17an

Etapa guztietan: Love has not labels (youtube) bideoa ikusi genuen eta horren inguruko gogoetak jaso genituen. Horren inguruko argazkiak, esaldiak… jasoaz, ondoren mural haundi bat egiteko.

Maiatzak 17an, gela guztietan proposatzen dugun saioa amaitu eta gero, aukeratutako lekuan edo lekuetan, ikasleek itsatsiko dituzte geletan erabaki dituzten argazkiak edo saioan pentsatutako eta erabakitako esaldiak. Hau egun hauetan ikusgai dago Eskolako sarreran.

Haur Hezkuntzako ikasleek beste bideo bat erabili dute gai honen lanketa egiteko. Bideo hori (youtube) Papa´s boy da eta hontaz dijoa:

“Sagu gazte batek dantza egin nahi du, baina haren aita ez dago batere ados semearekiko dituen genero-espektatibak aldatzearekin. Aitak semea “gizon” bat izan dadin nahi du eta boxeoa aukera dezan animatzen du. Gazteari boxeoa ez zaio asko gustatzen eta aitak gero eta desengainu handiagoa hartzen du semearekin, harik eta semeak familia katu baten erasotik libratzen duen arte, hain zuzen, dantzaren bitartez. Horrela, aitak aldatu egiten du bere ikuspegia eta semeaz zuen iritzia”.

Bideo honekin landu nahi genuena da estereotipoen kontua, zein gauza egiten dituzten neskek eta mutilek eta horiek soilik hórrela diren edo bata zein besteak egin ditzake. Oso argigarria da LH-2n atera ziren emaitzak non neskek eta mutilek aukeratu zituzten ezaugarriak oso markatuak eta genero aldetik bereiztuak dauden. Esan dezakegu, beraien ezjakintasunetik, hori dela inguruak transmititu dien ikuspegia, adibidez neskak sensibleak direla eta mutilak futbola besterik aipatzen ez dutela. Honek aukera ematen du beraien pentsaeran eragin eta zalantzan jartzeko esan dutena, hala nola, mutilak ere izan daitezkela sensibleak edota neskak ere jokatu dezaketela futbolera. Honi buruzko murala Eskolako sarreran dago eta bertan ikusten da ikasleen arabera neskak eta mutilak zein paper izan behar duten.

Hau bera da hezitzaileok landu eta bideratu behar dugun gaia. Eskolako sarreran ikusgai dago ere etapa desberdinetako ikasleek osatu duten murala eta geletan, bideoak ikusi eta gero atera ziren erreflexioak, gonbidatzen zaituztegu tarte bat duzuenean begirada bat botatzera.

Maiatzaren 17 LGTB-fobiaren aurkako egunaren argazkiak ikusi

Post comment

You must be logged in to post a comment.

© 2018 Aiete Ikastetxea Centro de Enseñanza Público