2015 Lh6-ren omenaldia

General

Joan den ostiralean Aiete Ikastolan omenaldi polit bat ospatu zuten LH6-ren ikasleei agurtzeko.

Omenaldia baino lehen LH6-ko ikasleek amaiketakoa prestatu zuten beste ikasleei banatzeko.

Goiz alai eta emoziozkoa izan zen.

Irakasle guztiak bertso bat abestu zuten LH6ko gelari agurra adierazteko.

Gero ikasle eta irakasle guzkiak “Aurreskua” dantzatu zuten.

Txus Zuzendaria banan-banan LH6-ko ikasle bakoitzari deitu zituen eta beste ikasleak pasilloa egin zutenez, LH6koak desfilatu zuten eta gero Aritz eta MªJoseren eskutik diploma eta orla hartu zituzten.

LH6ko gurasoak bihotzetik eskertu nahi dugu MªJoseri bere lan bikaina, horregatik lore sorta eta hitz politak oparitu genituen.

Mila esker, beti gogoan izango ditugu urte polit hauek!!!!

HEMEN BIDEOA IKUS DEZAKEZUE

HEMEN ARGAZKIAK IKUS DITZAKEZUE

AGURRA

Bederatziko talde

a ze lore sorta

bost mutil jator eta

lau neska aparta.

Alex, Carlos, Enara,

Chaimae zein Gorka,

bi Eneko ta Leire,

Lucía xarmanta.

Elkarrekin urteak

joan zaizkigu azkar.

Orain bide berriak

hartzeko unea da:

Axular, Luberrira ta

Peñaflorida.

Aieten baduzue

zuen ikastetxea.

HEMEN AIETE IKASTOLAKO LEHENENGO PROMOZIONAREN BIDEO LABURPENA IKUS DEZAKEZUE: 2006-2015.

Comments ( 2 )
  1. itxaso Post author

    Mil gracias Susana y Mario por todo vuestro trabajo. Qué maravilla!!!!!

Post comment

You must be logged in to post a comment.

© 2018 Aiete Ikastetxea Centro de Enseñanza Público