Gurasoentzako hitzaldiak

Aurreko ikasturteetan bezala, aurten ere Guraso Elkartekook zenbait hitzaldi antolatu ditugu gurasoen formaziorako. Hitzaldietan, dakizuenez, pedagogiako eta heziketako hainbat gai lantzen dira.

Aurtengo ikasturtean bi hitzaldi eratu nahi ditugu,bata APIRILAREN 14ean eta bestea APIRILAREN 21ean arratsaldeko 17:00etan. Horretarako, lehendabizi, interesgarrienak iruditzen zaizkizuen hiru gaiak aukeratzeko eskatu nahi dizuegu. Seinala itzazue, mesedez, X batez eranskin duzuen zerrendan eta eman, ondoren, Asun atezainari edo online ere egin dezakezue Ikastetxeko web orrian.

https://www.aieteikastetxea.org

Bozkatzeko azken eguna, martxoaren 13a, ostirala.

Bozketa amaitu eta gero, jakinaraziko dizuegu zein diren gairik bozkatuenak eta zein izango den hitzaldien egutegia.

Ohi bezala, haurtzaindegi-zerbitzua ere izango da. Hala hitzaldiak nola haurtzaindegi-zerbitzua doakoak izango dira Guraso Elkarteko kide direnentzat. Bazkide ez direnentzat, berriz, tarifa hauek izango dira:

Hitzaldia: 2€ familiako.

Haurtzaindegia: 5€ seme-alabako.

Eskerrik asko zuen parte hartzeagatik eta lankidetzagatik.

Ondo izan,

Aiete Ikastetxeko Guraso Elkartea

[yop_poll id=”-2″]

Post comment

You must be logged in to post a comment.

© 2018 Aiete Ikastetxea Centro de Enseñanza Público