AHOZKOTASUN TAILERRAK MARTXAN!!

Ahozkotasun tailerrak martxan daude dagoeneko, eta primeran pasatzen dugu! Astelehen eta ostiraletan Antzerkia, Aiete chef, euskal OT, irratia, edo magia tailerra daukagu.
 
Azaroaren 11ean lehen emanaldia ospatu genuen. “Gu aktore” tailerra izan zen lehenengoa. Ondoren, magia saioa zetorren. Gure txanda iritsi zenean, sabelean urduritasun handia sentitu genuen denen aurrean  prestatutakoa erakutsi behar genuelako. Beldur ginen ea trukoak ondo aterako ote ziren.  Emanaldia bukatzean egindako lanaz arro sentitu ginen eta irakasleek zoriondu gintuzten egindako lan bikainarengatik. Primeran pasa genuen!

Post comment

You must be logged in to post a comment.

© 2018 Aiete Ikastetxea Centro de Enseñanza Público