AIETB: gure eskolako “telebista saioa”
AIETB Aiete Ikastetxeko proiektu audiobisuala da: astean behingo “telebista saioa”, familiei ikastetxeko egunerokoa eta ikasleen lana erakusten diena.
Nork egiten du?
Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak prozesu osoaz arduratzen dira: bideoen aurkezle, gidoilari eta editoreak dira.
Nork parte hartzen du?
Eskola osoak parte hartzen du, maila guztietatik argazkiak eta bideoak bidaliz:
irteerak, urtebetetzeak, gelako proiektuak, ikastetxeko jarduerak…
Noiz argitaratzen da?
Ostiral arratsaldero familiei esteka bat partekatzen diegu asteburuan ikusi ahal izateko.
Ondoren, bideoa pribatuan gordetzen da eta sarbidea kentzen da.
Zein da bere helburua?
AIETB eskolaren errealitatera irekitako leihoa da: dinamikak, lanak eta ikasketa-prozesuak ikusteko aukera ematen du. Gainera, ikasleek beriek asmatutako atalak ere baditu, eta horien bidez sormena eta komunikazio zein gaitasun digitalak garatzen dituzte.