ZERBITZUAK

Irakasle eta guraso komunitateak zerbitzu batzuk jarri ditu abian familia-kontziliazioa ahalbidetzeko eta ikasleen hezkuntza aberasteko asmoz.

Gaur egun abian dauden zerbitzuak irakasleek zein gurasoek mahaigaineratu dituzten behar batzuen ondorioz sortu dira. Bizirik dagoen zerbait denez, aldatzen eta egoera berrietara egokitzen joan behar da.

Horregatik, zerbitzu berriak proposatzeko edo dauden zerbitzuak hobetzeko iradokizunak onartzen dira. Ikastetxeko iradokizun-postontzira idaz dezakezue.