Yoga humeentzat

Yoga gorputza, burua eta bihotza orekatzera umeei erakusten dien diziplina da. Umeekin bere funtsarekiko konexioa indartzen saiatzen da, bere sormen iturriarekin, bere barruko ahotsarekin, bere posibilitateak eta mugak deskribatzen. Guzti hau landuz, umea bere burua hobeto ezagutzea lortzen du.

Umeen heziketa ez da ezaguera intelektualean soilik oinarritzen, zirraren, sentimenduen, senen eta esperientzien bidez ere ikasi behar dute, eta guzti hau yogan lantzen dugu.

Umeak bere gorputzaren bitartez ikasten du, hau da, barrutik kanporantz: “Esaten didazu eta ahazten dut, erakusten didazu eta ikasten dut. Parte hartzea eragin iezadazu eta ikasiko dut”. Yogak osasun fisikoa eta bizitasuna bultzatzen ditu, eta haurrentzat jarduera osasungarri eta dibertigarri bihurtzen da.

Gure klaseen helburuak hurrengo hauek dira:

  • Zuzen arnasten eta lasaitzen ikasi
  • Gorputzaren kontzientzia eta koordinazioa hobetu
  • Elastikotasuna, bizkortasuna eta oreka landu
  • Arreta, kontzentrazioa eta memoria hobetu
  • Sormena garatu
  • Zirrarak identifikatu
  • Emozioak hobeto kudeatu
  • Energia kontrolatu eta kanalizatu
  • Autoestimua hobetu
  • Enpatia eta gainerakoen errespetua landu

Klaseek ludikoak, erakargarriak eta dibertigarriak dira. Kantak, jokoak, marrazkiak eta beste baliabide batzuk erabiliz, Yogako posturak edo asanak, arnasketa, meditazioa, erlaxazioa, zirrarak eta abar integratzen ditugu.

Adina: HH5 – LH3
Ordutegia: Astelehenetan, 16:30etatik 17:30etara
Prezioa: 25€/hilabetean
Hizkuntza: Euskara
Irakaslea: Judith Benitez
Informazio gehiago: yogaduna@gmail.com

 

Comments are closed.

© 2018 Aiete Ikastetxea Centro de Enseñanza Público