Aiete Ikastetxean argi daukagu gure ikasleek hezkuntza-ibilbidea auzoan bertan jarraitu behar dutela. Horregatik, gure komunitate osoa irmoki azaldu da Aieten Instituto publikoa ezartzearen alde, ahaztu gabe, halaber, gure ikastetxeko egungo instalazioak hobetu eta handitu behar direla, txiki geratu baitira.
Eskaera horiei indarra eta ofizialtasuna emateko, Eskola Kontseiluak adierazpen bat onartu du, Hezkuntza Sailari proiektu hau egia bihur dezan eta neurriak har ditzan eskatzeko.
Baina ez gaude bakarrik bide honetan. Gure ekimena auzoko beste erakunde eta elkarte batzuekin batu da, “Aieteko Institutua BAI” mugimendu soziala osatuz. Elkarrekin, eskola eta auzoa, institutua errealitate bihurtzeko lan egingo dugu.
Dokumentu interesgarriak:
Proiektuak aurrera jarraitzen du eta ematen diren aurrerapausuen berri ematen jarraituko dizuegu. Mugimenduarekin harremanetan jarri edo lagundu nahi baduzue, idatzi helbide honetara: insti.aietekolektiboa@gmail.com
Informazio gehiago Aieteko Bizilagunen Elkarteko web orrian