Urtarrilak 18tik 29ra bitartean zabalik egongo da Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako matrikulazio epea, EAEko eskola eta institutuetan.

LH6ko ikasleak aukeratu duten Institutuan matrikulatu behar direla gogorarazi nahi dizuegu.

Bi urteko gelara sartuko diren seme-alabak badituzue, idazkaritza@aieteikastetxea.com helbide elektronikora idaztea gomendatzen dizuegu.

Ondorengoa azpimarratu nahiko genuke:

Matrikula epeak:

ONLINE: Urtarrilak 18tik 29ra; 24:00 arte. MATRIKULAZIOA EGITEKO WEBGUNEA (klikatu hemen)

IDAZKARITZAN: Urtarrilak 18tik 29ra. Ordutegia: 9:00 – 13:30etara. (Arostegi Kalea 1, Aiete). Aldez aurretik idazkaritza@aieteikastetxea.com bitartez hitzordua eskatu.

Dagoeneko matrikulaturik dauden ikasleek ez dute ezer egin behar.

Matrikula egiteko behar den dokumentazioa: Gurasoen NAN-aren kopia, Familia Liburua, errolda agiria eta baremazioa egongo balitz, honetarako puntuazioa lortzeko gehitu nahi dena.

Matrikula online egiten bada ez dago zentrora joateko beharrik. Era berean, eskaneatuta, eskatutako dokumentazioa erantsi ahal izango da.

Edozein zalantza idatzi edo deitu, prest egongo gara laguntzeko.

Gero arte.

Zuzendaritza.