Ostiralean, irailaren 9an, Aieteko Jaiei emango zaie hasiera. Urtez urte, aldatzen joan da festei hasiera emateko egiten den brindisean oholtza gainera igotzeko ardura hartzen duen pertsona edota eragilea. Aurtengoan, Aiete Ikastetxeari eskaini zaio jaiei hasiera emateko ohorea. 

Igaro berri dugun pandemian zehar bete zituen 10 urte gure eskolak, nahi eta merezi genuen bezala ospatzeko aukerarik izan ez genuelarik. Oraingoan berriz, auzoko jaietan, beste modu batera ospatzeko aukera luzatu zaigu Aieteko festen antolakuntzatik. 

Hori dela eta, Aiete ikastetxeko familia osatzen dugun guztiok, ikasle, familia, langile, ostiralean, iluntzeko 20:30etan Jolastokin, gurekin batera festen hasierako brindisean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. 

Aiete Ikastetxearengatik, auzoko festengatik eta guregatik egingo dugu topa!

Bertan elkar ikusiko dugulakoan agurtzen zaituztegu.

Hemen egitaraua

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude