Euskararen eguna

ABENDUAREN 3AN AIETE IKASTETXEAN EUSKARAREN EGUNA OSPATU ZEN. BENETAN EGUN POLITA IZAN ZEN, HUNKIGARRIA ETA ALAIA.
GOIZEZ, AÑES HH3URTEKO GELAKO LUMAREN AMONAK IPAR ALDEKO ABESTIAK KANTATU ZIZKIGUN ETA GUK BERARI GUK IKASITAKOAK. DENON ARTEAN ERE KANTATU GENITUEN BESTE BATZUK. MOMENTU HUNKIGARRIA IZAN ZEN. ONDOREN, ASIER HH3URTEKO GELAKO IRATIREN AITA , PAILASOZ JANTZITA , GLOBOEKIN ANIMALIAK EGIN ZIZKIGUN. HAURRAK PRIMERAN PASA ZUTEN!
ARRATSALDEZ, MADDI HH2KO JUNEREN AMONAK OIARTZUNGO EUSKARAZ IPUINA KONTATU ZIGUN ETA MºLUISA MARKUERKIAGAK, JAKINTZAKO IRAKASLE OHIAK, ONDARRUTARREZ BESTE IPUIN BAT KONTATU ZIGUN. HAURRAK ADI-ADI EGON ZIREN.
BUKATZEKO GURE DANTZA ETA ABESTIAK EGIN GENITUEN. EUSKAL GIROAN MURGILDUTA EGUN ZORAGARRIA PASA GENUEN.
OLATZ.
[nggallery id=7]

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.