Gure planeta: Lurra” proiektuarekin amaitu dugu! Bideoan ikus dezakezun merendola izan zen proiektuaren bukaera. Merendola arrunta bat egingo genuela uste genuen baina munduan aberastasuna nola dagoen banatuta ikusteko balio izan zigun. Sentimendu mota desberdin asko nahastu ziren. Batzuk poteretsu eta oso pozik sentitu ginen, beste batzuk berriz, triste eta desados ikusten genuenarekin. Negargurea zuten batzuk, haserre zeuden beste asko, poteretsu eta isilik gutxi batzuk. Gerrate bat sortu zen gure artean. Inpotentzia eta injustizia zer den ikasi genuen denok. Baina bukarean aberastasuna banatzeko gai izan ginen eta oso ondo sentitu ginen denok. Ikus ezazu bideoa eta zeertaz ari garen ulertuko duzu.
 

gure munduaren banaketa from olatz on Vimeo.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.