Ospakizun ederra daukagu! Baiiii!. Azkenean aspaldidanik espero genuen eguna iritsi da eta daogoeneko bertan da, eskola berriko lursailean, lehenengo eskabadora eta bertan eginiko langileen bilera ere ikusi dugu . Hemendik 14 hilabeteetara Hiru Damatxo plaza osatuta ikusiko dugu eta ikastetxeko ikasleek 2016ko Irailetik aurrera eraikin berriaz gozatzeko aukera izango dute. Horiek dira Hezkuntzako delegaritzatik eman dizkiguten datak eta beteko direlakoan gaude.
Eskerrikasko guraso guztiei, IGEko zuzendaritza batzordeari, irakasle, jangelako begirale, eskolako zuzendaritza, Miren eta Txus, Auzo elkarteari, eskerrikasko Felix, Aieteko Gazte Asanbladari, Hedabideei,… zuei esker Aiete Ikastetxeko erikin berria errealitate bihurtzea lortu dugu. Bereziki eskerrak Edurneri, eskolako guraso eta arkitektoa dena, bere lan eta pazientziarengatik. Eta eskerrikasko zure jakintza elkarbanatu eta erakusteagatik.  Behar den guztian lanean jarraituko dugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.