MALUTATXO

Zinema euskaraz gozatzeko aukera ezin hobea Malutatxoerekin (Copito de Nieve) Donostiako zinema desberdinetan!

Olentzero Festa

Gabonak zirela eta, Abenduaren 22an Olentzero festa antolatu zuen euskara taldeak ikastetxean. Bertan, Gabon kanta ugari abestu genituen eta festatxo bat izan genuen txokolate eta guzti! HH3ko Paularen amak Elurpanpin opilak egin zituen (oso goxoak zeuden!). Ondoren, Axularretik atera zen Olentzero ikustera joan ginen eta haurrek Mari Domingi eta Olentzerori eskutitzak (batzuk txupetea ere) emateko aukera izan zuten.

Igartubeiti

Gurasoei Eskolaz Kanpoko Ekintzen Emanaldia

Gabonak gerturatzen ziren einean, eskolaz kanpoko ekintzetan parte hartzen zuten ikasleak, gurasoein ekintza desberdinen emanaldiak egin zizkiguten gurasoei. Era horretan Judo, musika, musika tresna, ipui interaktiboak eta eskulanetan zer lantzen duten ikusteko aukera izan genuen!

Urte bukaeran jaiotzeak noten emaitzetan eragina dauka

2010 urtearen bukaeran haurraren esperoan zeuden emakue asko Abenduaren 31a baina lehenago erditzeko gogoz zeuden,iadanik desagertu den haur txekea, 2.500 euroak, jasotzeko. Pizgarri ekonomikoa bukatu bada ere, orain beste kezka bat daukate erditzear dauden emakumeak: Urte bukaeran jaiotzeak nire seme edo alabaren hezkuntzan eragina izango al du? Hurrengo urtekoekin eskolaratuta ez al da hobeto ibiliko? Munduan zehar egin diren ikerketa desberdinek, jaiotako datak eragina izan dezakela diote, txikienek garapen gabezia baitute, baina gabezi hau hazten diren einean txikitzen dela diote. http://sociedad.elpais.com/sociedad/2011/12/30/actualidad/1325256407_157420.html

Ilargi Gailetak


HH3ko ikasleek, Ainhoarekin (Nikoren amarekin) Ilargi gaileta goxoak egin zituzten. Horretarako osagaiak prestatu, nahastu eta ilargi forma eman zieten. Labean egosi ondoren, Gabonetako opari poltsatxoetan sartu eta etxean dastatzeko eraman zituzten. Ze Ilargi gaileta goxoak!!!

Euskararen eguna

IKASLE ETA IRAKASLEEK, EUSKARAREN EGUNA ZELA ETA, EUSKARAREN ALDE ZUHAITZ BAT APAINDU GENUEN. HORRETARAKO, EUSKARAZ GURE GUSTOKOENAK DIREN HITZAK ZINTZILIKATU GENITUEN. EMAITZA, DENOK IKUSTEKO AUKERA IZAN GENUEN ETA OSPAKIZUN MODUAN HAIBAT EKINTZA IZAN GENITUEN; IPUIN KONTALARIAK, EUSKAL MUSIKA,… GIRO ALAI ETA JATOR BATETAN IGARO ZEN EGUNA.

Badator Olentzero!!!

Familia Agurgarriak:
Dakizuen bezala, ikastetxean euskararen erabilera sustatzeko asmoz guraso eta irakasle batzuk elkartu eta talde bat sortu da.
Jarraian aurkezten dugu martxan jarriko dugun lehen ekintza:
Olentzero taldea osatu nahi dugu Abenduaren 22an.
Auzoan Gabonetako kantak abestuko dituen taldetxo bat osatu nahi dugu eta txokolate bero bat hartu ondoren, Olentzeroren etorrera ikusi eta festan parte hartuko dugu! Abestiak entsaiatu eta festaren detaileak lotzeko, entsaioak egingo ditugu ikastetxean datozen Abenduaren 12-14 eta 19an arratsaldeko 5etan.Euskal Gabon kantak ikasi nahi badituzue, zuen seme alabekin egun polit batzuk pasa nahibadituzue,animatu!
Animatu parte hartzera!

Olentzero eta Iratxoen Jauntxoa

Iadanik zineman daukazue Olentzeroren marrazki bizidunetako 3. filma. Aukera polita izan daiteke familia osoarekin joan eta Gabonak euskaraz bizitzeko!

Senegali buruz

Aurten Senegaleko ikasle bat daukagu. Major deitzen da eta HH5-ko gelan dago. Ikastetxeko zenbait talde kontinenteak, estatuak eta hiriburuak lantzen ari direnez, Begoña (Majorren tutorea) eta Miren (Unax eta Oinatzen ama), Senegali buruz hitz egitera etorri dira.
Orain dela urte batzuk Senegalera joan zen oporretara Miren, eta Afrikako mapan Senegal kokatu eta gero, argazki batzuk erakutsi dizkigu: Nola bizi diren, erabiltzen dituzten hizkuntzak, paisaia, arrantza eta landatzen dituzten produktuak… Baita Senegalarren koloretasuna eta alaitasuna ere.
Begoñak Senegaleko musika tradizionala jarri du giroa alaitzeko. Azkenik Senegaleko bi janari tipiko dastatu ditugu: Mangoa eta Kakaueteak.
Gaurko protagonista Major izan da. Berak parte hartu du zenbait komentarioekin eta batez ere, mangoa jaten.
!!JOTAKE MAJOR!!. IKASTETXEA DAUKAZU ZUREKIN.

Miren Aranbarri